-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
-
Teknika berri batek ozeanoen oinarri diren mikroorganismoen ezkutuko mundua ekarri du argitara
Ikus ezazu eklipsea campusean
Noiz eta non
2015/03/20 2015/03/20
Deskribapena
UPV/EHUk hainbat jarduera antolatu du Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako U.E.n, heldu den ostiralean, martxoak 20, gertatuko den eguzki eklipseari jarraipena egiteko.
Eklipsea osoa izango bada ere, gure hiritik partziala besterik ez da ikusiko. Eguzki eta ilargiaren diskoen arteko lehenengo kontaktua 09.10etan izango da eta estaltze handiena ordu bete geroago gertatuko da, gutxi gora behera. Amaiera 11.23etarako aurreikusi da.
Eguraldiak eragozten ez badu, bi edo hiru teleskopio jarriko dira ingeniaritza eskolako terrazan, eguzkirako iragazki egokituez hornituta, hala nahi duenak eklipsearen fase ezberdinak bertatik ikus ditzan. Halaber, teleskopioetako bat bideo kamera bati konektatuko da eta irudia eskolako ekitaldi aretoan proiektatuko da, hala nahi duen jendeak bertatik ikus dezan.
Garrantzitsua da oso eguzkiari ezin begiratu ahal zaiola zuzenean, behar bezalako babesik gabe, nahiz ilargiak partzialki eklipsatuta egon eta itsutzerik sumatzen ez badugu ere. Helburu horretarako espezifikoki diseinatutako iragazkiaz baliatzea da litekeen babes fidagarri bakarra (ez da erradiografiarik, film belaturik, eguzki betaurrekorik eta abar erabili behar).
