euskaraespañol

Redes sociales campusa

Oneida-ren kontzertua Unibertsitate pabilioian

Noiz eta non

2015/03/25 2015/03/25

Deskribapena

Asteazken honetan, martxoak 25, arabar campuseko Unibertsitate pabilioian Oneida-ren kontzertua izango da 19.00etatik abiatuta, Kultur campus programazioko jardueren barruan.

Oneida ChuckNorris dira, eta gaitasuna dute Neu!-ren diskografia hiru minutuan biltzeko, hamar orduko kontzertuak egiteko (Ocropolis) edo dronen album bat grabatzeko, nork zer egin zuen jakin gabe. Oraintxe AllArounder edo TheRiver bezalako ereserkiak egiten dituzte, eta gero, berriz, Sheets of Easter izeneko oda hooligana. Beren Ocropolisak kraut raveak dira, eta amaierarik gabe inprobisatzen dute, Deerhoof, Liars, Growing eta White Hills bezalako beste talde batzuetako kideekin. Eta ez dira hiltzen: txiza egitera besterik ez dira joaten (banan-banan), eta itzuli egiten dira.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.