euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

OharEleanitzak aplikazioaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/12 Noiz arte: 2015/05/11

Argazkia: Mendi Urruzuno

Deskribapena

Jendearen joan-etorria etengabea den garai honetan, zerbitzu eleaniztunak eskaintzea buruhauste-iturri bihurtzen da sarri. Museoetan, esaterako, informazioa hainbat hizkuntzatan eman nahi izateak espazio-arazoak sortzen ditu.

OharEleanitzak aplikazioak edukien tratamendua modu automatikoan egitea ahalbidetzen du, testuak eta audioak mugikorrean norberak hautatutako hizkuntzan jasotzeko modua eskainiz. Aplikazioa, kode irekian garatua, Albaola Itsas Kultur Faktorian erabili da lehendabizikoz, baina helburua da aplikazioa lurraldeko beste museo batzuetara ere hedatzea.

Proiektu hau UPV/EHUko Informatika Faktultatearen eta Donostia 2016ren arteko elkarlanaren lehen emaitza da. Proiektu honen nondik norakoak azalduko dira:

EGUNA: asteartea, maiatzak 12
ORDUA: 12:30etan
TOKIA: Albaola Itsas Kultur Faktoria


Parte hartuko dute:

Xabier Paya, Donostia 2016ren kultur zuzendaria
Kepa Sarasola, UPV/EHUko Informatika Fakultatearen dekanoa
Manex Garaio, aplikazioa garatzearen arduraduna
 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa