euskaraespañol

Redes sociales campusa

Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/01 Noiz arte: 2015/05/28

Deskribapena

Astelehena, ekainaren 1ean, 10.00etatik 13.00etara, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Maria Barriola Zentroaren kanpoaldean, DYA Gipuzkoak stand bat jarriko du, BBS/RCP eguna kanpainaren baitan eta, ‘Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete' lemapean.

DYAk laugarren urtez jarraian ‘BBS/RCP eguna' ospatuko du. Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dute. Horretarako probintziako puntu ezberdinetan stand bat jarriko dute (ekainaren 1ean UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean), non nahi duen pertsona orok doan erreanimazioaren oinarrizko mugimenduak ikasi ahal izango ditu.

BBS/RCParen teknika oso erraza da—asimilatzeko 10 minutu soilik dira beharrezkoak, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan—, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere sexua edo adina edozein dela ere.