euskaraespañol

Redes sociales campusa

XXXIV Uda Ikastaroen inaugurazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/17 Noiz arte: 2015/06/16

Deskribapena

Asteazkena, ekainaren 17ean, 19:00, Miramar Jauregian, Donostian, XXXIV Uda Ikastaroen-XXVII Europar Ikastaroen inaugurazio ekitaldi ofiziala izango da.

Irekiera hitzaldia Maialen Lujanbio bertsolariak emango du. Arte ederretan lizentziaduna. 25 urtetik gora darama bertso munduan, plazaz-plazako ibilian. Euskal Herriko Txapeldun 2009an. Bost bider izan da Txapelketa Nagusiko finalista. Azken txapelketan, 2013an, txapeldunorde. Bat-bateko bertsogintzaz gainera, bertsotik abiatutako bestelako sorkuntza ariketak ere abiatu izan ditu Maialen Lujanbiok, hala nola Ornitorrinkus proiektua, Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin. Euskarazko letren inguruan, askotariko elkarlan eta proiektuetan parte hartu izan du musikari, antzerkigile, idazle, etabarrekin. Bertsozale Elkarteko partaide eta Jakin aldizkariko erredakzioko kide da. Hitzaldiaren izenburua ondorengoa izango da: 'Arial 12, lerroartea 1'5, marjina 2'5zm'.

Ekitaldian, honako hauek ere izango dira:

  • Iñigo Urkullu, Lehendakaria
  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea
  • Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua
  • Rafael Pardo, BBVA Fundazioko zuzendaria
  • Carmen Agoués, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria