Europar Batasunarentzat narratiba berria
Noiz eta non
Noiztik: 2015/06/18 Noiz arte: 2015/06/12
Deskribapena
Osteguna, ekainaren 18an, 19:00, San Telmo Museoan, Donostian, Europar Elkarrizketen seigarren Saioa izango da. Ekitaldian José Manuel Durao Barroso, Europako Batzordeko presidente ohiak eta Miguel Maduro Portugaleko ministrordeak parte hartuko dute. Eztabaidaren xedea, Europaren narratiban sakontzea izango da; Europa bateratu dezakeen balio amankomunen inguruan eztabaidatzea, alegia. Europa bakarra al dugu? Edota, estatu bakoitzaren historioen batuketek eraikitako Europa?
Jarduerak aldi bereko itzulpena izango du eta Globernancek, DSS2016euk eta San Telmo Museoak antolatu dute.
Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.
Argazkia: Globernance