euskaraespañol

Redes sociales campusa

Nola idatzi behar da ikerketa artikulu bat ingelesez?

Noiz eta non

Noiztik: 2015/07/06 Noiz arte: 2015/07/03

Deskribapena

Astelehenean, uztailaren 6a, 16:30etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Hezkuntza Tailerrean, Donostian, Diana Draper interprete, itzultzaile eta artikulu akademikoen orrazketan espezialistak, ‘Preparando un artículo para su publicación en inglés'' izenburuko hitzaldia eskainiko du. Jarduera UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak, Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasuneko zuzendaritzarekin batera, antolatu du, emakume ikertzaileentzako lehen idazketa astearen baitan.

Sarrera irekia da.

UPV/EHUko hainbat ikerlarik ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz idazterako orduan Diana Draperren laguntza izan dute. Hitzaldian, ingelesez ikerketa artikuluak idazten direnean egiten ohi diren akats arrunten inguruan mintzatuko da itzultzaile ezaguna.

 

Argazkia: Diana Draper. UPV/EHU