euskaraespañol

Redes sociales campusa

Simulazioaren munduko hitzordua Donostian

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/07 Noiz arte: 2015/09/03

Deskribapena

Hilaren 7an, astelehena, 08:30ean, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiko auditorioan, Psi-k Nazioarteko Kongresuaren bosgarren edizioa inauguratzeko ekitaldia izango da. Psi-k material, nanoestruktura eta biomelekulen simulazioan lan egiten duten munduko ikertzaileek osatutako sarea da.

Hilaren 6tik 10era egingo den konferentzia aipatutako arloan gertatuko den mundu mailako ekitaldi garrantzitsuena izango da. Hainbat zientzi arlotan (Fisika, Kimika, Biologia, Materialen Zientzia eta Ingeniaritza) teknologi aplikazioak erabiliz material berrien simulazioan diharduten munduko aditu teoriko onenak elkartuko dira. 1.200 lagun inguruk parte hartuko du Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kimika Zientzien Fakultateko Materialen Fisika Sailak antolatutako ekitaldian.
 

Hauek dira inaugurazio ekitaldian parte hartuko dutenak:

  • Fernando Plazaola, UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea
  • Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
  • Risto Nieminen, Kongresuko co-chair
  • Angel Rubio, Kongresuko co-chair eta UPV/EHUko Materialen Fisikako katedraduna