euskaraespañol

Redes sociales campusa

Puntako zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteko topaketa Bilbon

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/20 Noiz arte: 2015/10/16

Deskribapena

  • Bigarren Hezkuntzako 330 ikasle eta irakaslek maila goreneko ikertzaileak elkarrizketatzeko aukera izango dute
  • DIPCk Topaketa honekin zientzia eta ikerketarako bokazioak sustatu nahi ditu
  • Telefonicak saria emango die hiru galdera interesgarri, irudimentsu eta originalenei

Asteartean,urriak 20, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketa izango da. Harrera Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordearen eskutik izango da. Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak David Wineland eta Rafael Yuste zientzialariekin elkartuko dira. Pedro Miguel Etxenike Asturiasko Printzea saridunak moderatzaile-lanak egingo ditu. Ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta galderak erantzungo dizkiete ikasleei. Helburu nagusia da Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea eta zientziaren edertasuna eta garrantzia helaraztea.

Parte-hartzaileak:

  • David WINELAND (Erlojugile kuantikoa)
    Fisikako Nobel Saria  (2012).
    Ioien metaketa ikerketa-taldearen zuzendaria NISTen (Colorado).
    Einstein domina Laser Zientziei, Domina Nazionala Fisika Zientzietan, Herbert Walther Saria eta Benjamin Franklin domina Fisikan.
  • Rafael YUSTE (Obamaren garun zientifikoa)
    New York Hiriaren Alkatearen Saria eta Neurozientzien Elkarteko Ikertzaile Gaztearen Saria.
    Brain Activity Map proiektuaren burua eta Columbia Unibertsitateko katedraduna. 

Telefonicak, DIPCren patronoa denak, saria emango die hiru galdera interesgarri, irudimentsu eta originalenei. Javier Benitok, Telefonica Euskadiko zuzendariak eskura emango dizkie sariak irabazleei.

top@DIPC - Zientziarekin solasean! Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatu du, Euskampus, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Bikaintasun Campusaren esparruaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesarekin eta Telefónica-ren laguntza bereziarekin.

top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketaren VII. edizioaren informazio guztia www.topadipc.eu webgunean kontsulta daiteke. Webgune honetan bertan Topaketak streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.  #topadipc15