euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Informatika Fakultateko diploma banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/23 Noiz arte: 2015/10/22

Deskribapena

Ostirala, urriaren 23an, 18.30etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroko areto nagusian, UPV/EHUko Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako, eta Informatika Ingeniaritzako Graduko 2014-2015 promozioko 68 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Informatikan Ingeniaritzako XVII. promozioa 27 ikaslek osatzen dute, Informatika Ingeniaritzako Graduko III. promozioan, berriz, 41 ikasle diplomatu dira.

Ana Arrieta Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, eta Kepa Sarasola Informatika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira.

Halaber, Amaia Bernaras, Idom Ingeniería y Consultaría izeneko enpresako senior aholkularia eta aipatutako ikastegiko ikasle ohiak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘El reto de la carrera profesional' (ibilbide profesionalaren erronka).

Ekitaldian ikasleen familiakoak izango dira, eta bertan bi espediente onenei diplomak emango zaizkie: Informatika Ingeniaritzan Josu López Fernández eta Informatika Ingeniaritzako Graduan Iván Matellanes Pastoriza.

Musikeneko Jazz Taldeak ekitaldiari amaiera emango dio: Santi Fernandez, tronpeta; Daniel del Valle, gitarra; Daniel Garcia, baxua; eta, Unai Olabarria, bateria.