euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Psikologia Fakultateko diploma banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/06 Noiz arte: 2015/11/03

Deskribapena

Ostirala, azaroak 6, 17.30etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroaren entzunaretoan, Donostian, Psikologiako graduatuen III. Promozioko 156 ikasleei eta lizentziaturako XXV. promozioko 23 ikasleei diplomak banatuko zaizkie.

Ana Arrieta Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Ana Isabel Vergara Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira.

Ekitaldi jendetsua izango da, graduatu eta lizentziatu berriak eta beren senide eta lagunak bertan izango baitira. II. promozioko graduatu eta XXIV. promozioko lizentziatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusiko da eta, ekitaldiari amaiera emateko, Unibertsitateko Abesbatzak emanaldi laburra eskainiko du.

 

EGITARAUA

  • Ekitaldiaren irekiera eta ongietorria. Ana Isabel Vergara, Psikologia Fakultateko dekanoa
  • Ivan Hernando eta Ibane Aizpuruaren mintzaldia, ikasleriaren izenean
  • Loli Alonso ikastegiaren administrariaren mintzaldia, AZPko langileen izenean
  • Oscar Vegas eta Edurne Elgorriagaren mintzaldia, irakasleen izenean
  • III. Promozioko eta XXV. promozioko ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia
  • Diploma banaketa
  • Gradu Amaierako Lan Onenaren saria emango da
  • Karrera Amaierako sari bereziak banatuko dira
  • Ekitaldiaren amaiera. Ana Arrieta, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Unibertsitateko Abesbatzaren emanaldia eta ‘Gaudeamus Igitur' ereserkiaren abestea