-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
La Bien Querida-ren kontzertua Unibertsitate pabilioian
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/18 Noiz arte: 2015/11/16
Deskribapena
Asteazkenean, azaroak 18, arabar campuseko Unibertsitate pabilioian La Bien Querida-ren kontzertua izango da 19.00etatik abiatuta, ehukultura programazioko jardueren barruan.
Lehenengo maketarekin argi eta garbi utzi zuen La Bien Querida-k benetan estilo berezia eta orijinala zuela. Haren abestiek abiapuntu soila zuten, maitasun eta desamodiozko olerki bikainek gogorarazten zizkiguten zaratarik gabeko Los Planetas-en lerroa, Sr. Chinarro-ren emoziozko intentsitatea edo The Magnetic Fields-en sentimendu biluziak. Haren nortasuna edozein estiloren gainetik −falmenko, rumbak edo elektronika direla− nagusitzen duen trebetasunak, eta hain berea den pop pluskuanperfektu horretara egokituz, aparteko kasua bilakatzen du La Bien Querida.
‘Premeditación, Nocturnidad y Alevosía' laugarren lanarekin estatuko musika arloko proiektu pertsonaletako bat bihurtu da. Kontzertu honetan disko berria aurkeztu eta haren errepertorioko gai nagusiak errepasatuko ditu.
Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.