-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
Jihadaren terrorismoa: mehatxu globala
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/24 Noiz arte: 2015/11/23
Deskribapena
Asteartea, azaroaren 24an, 15:30etatik aurrera, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko areto nagusian, Donostian, ‘Jihadaren terrorismoa: mehatxu globala' Jardunaldia izango da, aipatutako ikastegiko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko Sailaren eskutik.
Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.
Jardunaldian parte hartuko dute:
- Mª Dolores Delgado, Entzutegi nazionaleko fiskala eta jihadaren terrorismorako fiskal koordinatzailea
- Federico Aznar Montesinos, Madrileko Unibertsitate Complutenseko Zientzia Politikoetan Doktorea eta Ikaskuntza Estrategikoen Espainako Institutuko analista
- Mª Dolores Bollo, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren irakasle titularra
- Mª Eugenia López-Jacoiste Díaz, Nafarroako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren irakasle titularra
Mª Dolores Bollo irakasle eta jardunaldiaren zuzendariak azaldu du: "Terrorismo jihadista mundu mailako mehatxua dugu denbora batetik hona. Aurtengo urtarrilean Parisen jasandako atentatuek eta berriki pasadan azaroaren 13an jazotakoek Europari begiak behin betiko ireki dizkio beste herrialde askotan egunerokotasuna den errealitate bati. Bihar asteartean ospatuko den jardunaldiak hurrengo egitura izango du: lehenik eta behin, jihadismoa zer den, nola agertzen den, zer helburu duen eta bere proiektua zein den ulertzeko Federico Aznar Fernández Montesinos Ikaskuntza Estrategikoen Espainako Institutuko analista bertan izango da, ‘Jihadaren diskurtso politikoa' izeneko hitzaldia ematen. Ondoren, Eugenia López-Jacoiste Díaz irakasleak Nazioarteko eta Europar Batasuneko Zuzenbideek terrorismo jihadistari aurka egiteko dauzkaten baliabideei buruz mintzatuko da ‘Nazioarteko zein Europako Zuzenbidea eta Jihadaren terrorismoa aurrez-aurre' ponentziarekin. Azkenik, kasu partikularrari so eginez, Dolores Delgado Entzutegi nazionaleko fiskala eta jihadaren terrorismorako fiskal koordinatzaileak ‘Jihadaren terrorismoaren aurkako borroka Espainian' gaiaren analisiari ekingo dio. Segidan mahai-inguru bat egingo da".