-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Animaliek lagundutako hezkuntza, eztabaidagai
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/25 Noiz arte: 2015/11/24
Deskribapena
Asteazkenean, azaroaren 25ean, 09:30etik aurrera, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian, Donostian, jardunaldi bat egingo da, txakurrek gizarte eta hezkuntzako inklusioan laguntzeko duten zeregina aztertzeko. Sarrera doakoa da.
"Txakurraren eta haurraren arteko binomioak aspaldi funtzionatzen du oso ondo. Orain erronka bat dugu: bien arteko harreman hori lan efektibo bihurtzea, non hezkuntzaren arloko profesional batek diziplina askotariko talde bat sortuko duen txakur batekin batera. Beste animalia batzuekin ere lan egin daiteke, eta/edo txakurren hezitzaile aditu batekin, hainbat alorretan helburu pedagogikoak edo estimulazioak lortzeko. Ondo egiteko gai bagara, txakurrak beti ahalbidetuko dio haurrari inoiz jolasteari utzi ez diolako irudipenarekin ikastearen printzipioa" azpimarratu du Eneko Kortabarriak, Elgoibarko gizarte berrikuntzako ANATEUSK ikastegiko zuzendariak.
Jardunaldia 09:45ean hasiko da, After Thomas (Ezusteko laguna) filmaren proiekzioarekin. Pelikulak Daleren istorioa kontatzen du: Eskoziako haur autista bat da, eta gurasoek txakur bat erosi diote kasualitatez. Denbora igaro ahala, apurka-apurka Henry txakurra lagun eta irakasle bihurtzen da.
Filmaren ondoren, 11:45ean, eztabaida bat egingo da, eta honako hauek parte hartuko dute:
- Nuala Gardner, Daleren ama eta Un amigo como Henry (pelikulak hori du oinarri) eta All because of Henry liburuen egilea.
- Begoña Martínez, Didaktikako eta Eskola Antolakuntzako irakasle titularra, eta espezialista gizarte-hezkuntzako inklusioari buruzko gaietan.
- Miguel Moreno, haur eta gazteen psikiatra Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean eta PSIC-D Bidasoa (Promoción de la Salud Infantil Centrada en el Desarrollo) programaren koordinatzailea.
-
Eneko Kortabarria, Elgoibarko gizarte berrikuntzako ANATEUSK ikastegiko zuzendaria eta fisioterapeuta. Aditua da neuropediatrian eta animaliek lagundutako esku hartzeetan.