euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

UPV/EHUko doktoregaiei harrera egiteko I. jardunaldia: abenduaren 2, 3 eta 4an

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/02 Noiz arte: 2015/12/04

Deskribapena

Master eta Doktorego Eskolak (MDe) UPV/EHUko doktoregaiei harrera egiteko I. jardunaldia antolatu du hiru campusetan. Jardunaldiaren helburua da doktoregoaren funtzionamenduari buruzko informazioa ematea.

Programaren arabera, lehenik eta behin, MDe-ko zuzendaria arituko da eta gai hauei buruzko aurkezpen laburra egingo du: eman beharreko pausoak, prestakuntza jardueren eskaintza, urteko ebaluazio sistema, etab. Ondoren, kafea hartzen duten bitartean, doktoregaiek bigarren urteko doktoregaiekin egoteko aukera izango dute, eta doktorego programako edo horrekin zerikusia daukaten beste batzuetako alderdi zehatzagoez mintzatu.

Jardunaldia toki eta ordu hauetan egingo da:

  • Arabako Campusean: abenduaren 2an (asteazkena), Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Areto Nagusian (Gasteizen). Ordua: 10:00ak.
  • Bizkaiko Campusean: abenduaren 3an (osteguna), Areto Nagusian (Leioan). Ordua: 10:00ak.
  • Gipuzkoako Campusean: abenduaren 4an (ostirala), Barriola Ikasgelategiko Auditorioan (Donostian). Ordua: 10:00ak.

Jardunaldira joateko, ESTEKAKO INPRIMAKIA betetzea derrigorrezkoa da.