-
Franco: Historia y/o relato moral
-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
Gorozkietan ezkutuan dagoen DNAk erakusten du iberiar otsoaren dieta
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
UPV/EHUren Irudia Zabaltzen Lagundu Duten Ikasleak Sarituko dira
Noiz eta non
2015/12/14 2015/12/14
Deskribapena
Astelehenean, abenduak 14, 12:00etan, Bizkaia Aretoko Laboa Entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), UPV/EHUren Irudia Zabaltzen Lagundu Duten Ikasleak Saritzeko VI. deialdiko garaikurrak banatuko dira. Sariek UPV/EHU marka zabaldu duten ikasleak aitortzen dituzte, tokiko, estatuko nahiz nazioarteko proiektu edo jardueretan parte hartuz, 2014-2015 edo 2015-2016 ikasturteetan. Ekitaldian lehenengo hiru sariak -2.500, 1.500 eta 1.000 eurokoak- eta bost accesit-ak banatuko dira.
Ekitaldian egongo dira, irabazle eta epaimahaikideez gain:
- Maite Zelaia, epaimahaiko presidentea eta UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea
- Fernando Etxegarai, Ikasleen zuzendaria
- Iker Martín, UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluko presidentea