'Maite zaitut, Ofelia!' antzezlana taularatuko da
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/27 Noiz arte: 2016/04/22
Deskribapena
Asteazkena, apirilaren 27an, 18:00etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, Nerea Iglesias eta Santi Ortega UPV/EHUko Antzerki Taldekideek, ‘Ofelia, maite zaitut!' antzezlana taularatuko dute. Santi Ortegak emankizunean ukelelea eta armonika jotzen du. Antzezlea, txontxongileroa eta marionetista da. Nerea Iglesiasek aldiz, pianoa jotzen du; txontxongileroa eta antzezlea da
"Familiak alde batetik bestera ibiltzen dira. Pentsatzen dugu bizitza leku berdinean emango dugula, eta konturatzen garenerako beste herrialde batean bizitzen gaude, beste ohiturekin, beste musika entzuten, beste hizkuntz bat hitz egiten, lagun berriekin jolasten… Eta herrialde berrira ailegatzean… nola gustatuko litzaiguke jendeak gu tratatzea? Ofeliak oso-oso bidai luzea egin zuen bere familiarekin, eta honaino ailegatu zen. Gure emankizun honetan kontatzen dugu nola sarritan ez dugun norbait onartzen beldurra dugulako. Charly beldur dago, Sos, bere laguna, maitemindu egin da! Ofelia deitzen da, eta gainera etorkina da eta ijitoen laguna!", diote antzezleek obra honi buruz
Sarrera librea eta doakoa da.