-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Mugikortasun programetako bisitatzaileen agur ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/05/16 Noiz arte: 2016/05/10
Deskribapena
Astelehenean, maiatzak 16, 11.00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren entzunaretoan, Donostian, mugikortasun programei esker Euskal Herriko Unibertsitatean ikasturte honetan dauden bisitatzaileen agur ekitaldia egingo da.
Bertan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Campusetan ikasten ari diren ehun bat gazte bilduko dira.
Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Nekane Balluerka Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea ekitaldiaren buru izango dira.
Ekitaldiaren egitaraua honako hau da:
- 11:00etan: Argazki ofiziala
-
11:15etan: Agurrak
- Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Nekane Balluerka, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea
- Marta Barandiaran, Mugikortasun zuzendaria
- 11:30etan: ‘Nire mugikortasun esperientzia', ikasle bisitatzaileen esanetan
- 11:45etan: Euskadiko instrumentu musikalak. Kepa Junkera
- 12:15etan: oparien zozketa
- 12:30etan: Lunch-a