euskaraespañol

Redes sociales campusa

Graduazio ekitaldia Hezkuntza eta Kirol Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/03 Noiz arte: 2016/05/30

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 3, 18:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasgela nagusian (Lasarte ataria, 71. Vitoria/Gasteiz) egingo da 2014/15 ikasturtean graduatutako ikasleen diploma banaketa. Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izango da eta hartuko du parte Cristina Uriarte euskal gobernuaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak.

Promozioa hau 106 ikaslek osatzen dute guztira eta hauen aitabitxia Luis Solar izango da. Ekitaldian ere egongo dira Maite Fuentes Jarduera Fisiko eta Kiroleko Ataleko koordinatzailea eta Elena Agirre fakultateko dekanoa.