-
Unibertsitate irakasle izateko deialdia ireki du gaur EHUk
-
EHUpodcast: Material naturalen iraultza
-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Gure Batxilergoko sari bereziak
-
Bengoetxea: «Lorpenez betetako urtea izan da eta negoziazioa ezinbestekoa izango da etorkizunean bide beretik jarraitzeko»
Passion for Knowledge 2016ren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2016/06/16 Noiz arte: 2016/06/15
Deskribapena
Osteguna, ekainaren 16an, 11:00etan, Donostia International Physics Center (DIPC) egoitzan, Donostian, Passion for Knowledge edizio berriaren aurkezpena egingo da. Jaialdi honek zientzia funtsezko kultur-ekintza gisa sustatzea du helburu, gizartearen eta ekonomiaren aurrerapenari laguntzen dion jarduera gisa. Honela, zenbait Nobel saridunen eta mundu mailako adituen eskutik, nazioarteko jaialdi hau zientziaren eta herritarren topaleku izango da astebetez.
Passion for Knowledge 2016 nagusiki Donostian izango da 2016ko irailaren 27tik urriaren 1era, Donostiak 2016an duen Europako Kultura Hiriburutzarekin bat eginez eta DSS2016EU programa ofizialaren barnean Elkarrizketak lerroan kokatuta.
Jaialdiaren egoitza nagusia Victoria Eugenia antzokia izango da, zientziaren kultur-izaera nabarmentzeko hautatua. Donostiaz gain, jaialdia Bilbo eta Bordelera ere iritsiko da jarduera desberdinekin. Oro har, gazte nahiz heldu, herritar guztiei, zuzendutako ekintza sorta biltzen du jaialdiaren egitarauak.
Aurkezpenean parte-hartuko dute:
- Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua
- Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna, DIPCko presidentea eta Passion for Knowledge 2016ko presidentea
- Ricardo Díez Muiño, DIPCko zuzendaria