Kirola eta nortasun kolektiboa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/06/30 Noiz arte: 2016/06/24
Deskribapena
Osteguna, ekainaren 30an, 19:00etan, San Telmo Museoan, Donostian, Europar Elkarrizketen seigarren saioan Xabier Alonso, Bayern Municheko futbol jokalaria, Maialen Chourraut, eslalon modalitatean dominadun piraguista olinpikoa, eta John Carlin, idazle eta kazetari britainiarra izango dira. Jarduera Globernancek, DSS2016euk eta San Telmo Museoak antolatu dute.
Aretoaren edukiera dela eta, jardunaldira sartu ahal izateko ezinbestekoa izango da ekainaren 25an, 10.00etan San Telmo Museoan eskuragarri izango diren gonbidapenak lortzea.
Nazioartean arrakasta handia duten bi kirol ekitaldi garrantzitsu ospatuko dira aurten, Eurokopa eta Rioko Olinpiar Jokoak. Horregatik, Europar Elkarrizketak jardunaldian, europear nortasunaren eraikuntzan edota identitate kolektiboaren eraikuntzan kirolak jokatzen duen papera hausnartuko da.
*Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da www.europeandialogues.eu webgunearen bitartez
*Era berean, nahi duenak aldez aurretik hizlariei galderak bidaltzeko aukera izango du, bai Twitter bidez @EUdialogues, edota Facebook sarearen bitartez/European Dialogues