Lan Orientazio Tailerra
Noiz eta non
2016/07/21 2016/07/21, 10:00 - 13:00
Deskribapena
Doako tailer honen helburua lan bilaketa aktiborako oinarrizko tresnak ezagutzera ematea da. Honez gain, ehualumni izateak UPV/EHUko Lan poltsan sarrera emango du. Tailerra emango diren lekuak UPV/EHUko Campusetan aurkitzen dira:
- Basoko Etxea (Bilbo)
- Ignacio Mª Barriola gelategia (Donostia)
- Las Nieves gelategia (Gasteiz)
Jardunaldia UPV/EHUko Enplegu Guneetako teknikariek emango dute. Leku kopurua mugatua denez, izena ematea beharrezkoa izango da horretarako argitaratuko den formularioan.
Tailerraren hizkuntza parte hartuko duten pertsonen arteko gehiengoaren arabera ezarriko da. Posta elektronikoz baieztatuko da parte hartzeko eskaeraren onarpena, baita ikastaroaren hizkuntza ere.
Tailerraren gaiak honako hauek dira:
- Curriculum Vitae eta aurkezpen gutuna diseinatzea eta lantzea
- Lan elkarrizketari aurre egiteko gakoak
- Gehien eskatu ohi diren trebetasunen ezagutza
- Laneratzea errazteko zenbait erakunderen programak
- Nazioarteko mugikortasun programei buruzko informazioa
Harremanetarako datuak
- Posta elektronikoa: ehualumni@ehu.eus
- Telefonoa: 946 017 150