Informatikako ikasleen graduazioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/11/16
UPV/EHUko Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako, eta Informatika Ingeniaritzako Graduko 2015-2016 promozioko 73 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egin zen Ignacio María Barriola Zentroan. Informatikan Ingeniaritzako XVIII. promozioa 20 ikaslek osatzen dute, Informatika Ingeniaritzako Graduko IV. promozioan, berriz, 53 ikasle diplomatu dira. Ana Arrieta campuseko errektoreorde eta Kepa Sarasola Informatika Fakultateko dekano ekitaldiaren buru izan ziren. Halaber, Txomin Romero ikastegiko ikasle ohiak eta egun (DIPC) Donostia International Physics Centerreko Kalkulu Zentroko zuzendariak hitzaldia eskaini zuen. Ekitaldia amaitzeko, Musikeneko Jazz Taldea aritu zen.
