euskaraespañol

Redes sociales campusa

Zuzenbideko karrera bukaerako ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/25 Noiz arte: 2016/11/22

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren  25ean, 18:00ean, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretoan, Donostian, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko karrera bukaerako ekitaldia egingo da.

Zuzendariek, irakasleek eta ikasleek osatutako segizioa UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko sarrera nagusitik, 17.30etan, abiatuko da (Manuel Lardizabal Pasealekua, 2), Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretorantz (Elhuyar plaza, 1).

Ekitaldiaren buru izango dira Ana Arrieta UPV/EHUrko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Eneko Goia ikasle ohia, Donostiako alkatea eta promozioaren aitabitxia, eta Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa.

 

Egitaraua

  • 17:30etan. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Sarrera
  • 17:45etan. Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretorantz jarraigoa
  • 18:00etan. Ekitaldiari hasera emango zaio
    • Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak
    • Promozioaren aitabitxiaren hitzaldia
    • Graduko Sari bereziak ematea
    • Gradu Amaierako Lan onenaren sari ematea
    • Diploma ematea
    • Ikasleen ordezkarien hitzak
    • Ekitaldiaren amaiera Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzekin
    • Musika emanaldia