-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Ekin-up 2016 sari banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/11/29 Noiz arte: 2016/11/25
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartean, azaroaren 29an, 9:30etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoako atala) Ikasketa eta Lan gelan, Donostian, ‘Ekin-up 2016' Enpresa Ideien II. Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da. Bigarrenez antolatu du ikastegiak aipatutako lehiaketaren deialdia, kultura ekintzailea sustatzeko helburuarekin. Sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte.
Ekitaldian ikastegiko Gipuzkoako Ataleko koordinatzaile Jose Maria Berazak eta Bic Gipuzkoa Berrilaneko Proiektuen zuzendaria den Laura Espinek parte hartuko dute. Era berean, Paul San Sebastian, Sabbatic enpresako sortzailekideak hitzaldia eskainiko du.
Egitaraua
- 9:30 Ongietorria.
- 9:35 EKIN UP 2016 Sari banaketa
- 9:40 Irabazleen aurkezpena
- 10:00 Paul San Sebastian-aren hitzaldia
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako ataleko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko ikasleen sormena, berrikuntza eta espiritu ekintzailea garatzeko ekintzen esparruan kokatzen da lehiaketa hau eta helburutzat du ekintzailetzat sustatzea, eta horretarako, ikasleak eta tituludunak beren ezaguerak, gaitasunak eta esperientzia enpresa ekimenak eta negozio berriak martxan jartzeko erabiltzera animatuko dira.