euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

XVI. Manuel Laborde saria emateko ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/01 Noiz arte: 2016/11/28

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, abenduaren 1ean, 13.00etan, UPV/EHUren Joxe Mari Korta Zentroaren areto nagusian, Donostian, ideia berritzaileetan oinarritutako enpresa ekimen onenari Manuel Laborde Werlinden hamaseigarren saria emateko ekitaldia egingo da. Guztira nano-zientzia, bio-osasuna, tics, ingeniaritza eta kirola esparruko hamahiru enpresa proiektu aurkeztuko dira sarien hamaseigarren edizio honetara. Halaber, Think Big 2016-eko Gipuzkoako sariak ekitaldi bertan banatuko dira ere.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Ana Arrieta, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua
  • Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Departamentuko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria
  • Marisa Arriola, Bic Gipuzkoa-ko zuzendaria

Halaber, ekitaldian bertan Garikoitz Mendizabal Bilboko Udal Txistulari Bandako zuzendariak ‘Txistu ON! Su parte poliédrica' izeneko hitzaldia eskainiko du.

Lehenengo saria 7.000 eurokoa izango da, saritutako bigarren proiektuak berriz  3.000 euro jasoko ditu. Gainera, proposamen berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa dutenek laguntzak jaso ditzakete Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Nekazaritza Garapenerako eta Turismo Saila eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) eskutik eta sari horiek BIC GIPUZKOA BERRILANek gestionatuko ditu. Laguntza horiek gehienez 60.000 eurokoak izan daitezke, proiektuek duten interesaren eta berrikuntza mailaren arabera.