Jardunaldia: Langabeziatik gazte enplegua sortzera
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/18 Noiz arte: 2017/05/16
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Osteguna, maiatzaren 18an, 19:00etan, San Telmo Museoan, Donostian, Europar Elkarrizketetako saio berria merkatu bakarraren etorkizunaren ingurukoak izango da. Bertan Stanislav Ranguelov Espainiarako Enplegurako Politikak eta Europako Gizarte Funtsaren koordinatzailea eta Garbiñe Henry Deustoko Unibertsitateko Gizarte berrikuntzako zuzendaria izango dira. Juanjo Alvarez UPV/EHUko nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradun eta Globernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkariak moderatzaile lanak egingo ditu. Jarduera Globernancek eta San Telmo Museoak antolatu dute.
Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.
Hitzaldia Europar Elkarrizketak programaren barnean antolatu da. Bertan, Europar Batasunaren eraikuntzaren proiektuak dituen erronka hurbilenak aztertuko dituzte, eta Donostia gogoetarako, eztabaida europarrerako eta herritarren partaidetzarako erreferente berritzaile bihurtzeko aukera aurkeztuko dute.
Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da San Telmo Museoaren webgunearen bitartez