Abian da EHUko irakasleentzat mikrokredentzialak (etengabeko prestakuntza sustatzeko prestakuntza-eredu berritzailea) aurkezteko deialdia. Epea 2026ko martxoaren 13ra arte edo funtsak amaitu arte egongo da zabalik.
EHUk dei egiten die irakasleei mikrokredentzialak aurkeztu ditzaten
Formazio saioak enpresa, erakunde edo administrazio publiko baten beharrizan edo interes bati lotuta egon behar dute
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/08/08
Formazio saio hauek iraupen laburrekoak izan behar dira, eta lan eta gizarte inguruneetan sortzen diren beharrizanak asetzeko pentsatuta. Hau da, enpresa, erakunde eta administrazio publiko baten beharrei erantzuteko beren-beregi sortutakoak izan behar dira.
Jardunean dauden profesionalei eta bere curriculuma eta gaitasunak hobetu nahi dituzten pertsonei zuzendurik daude, eta prestakuntza-ibilbide pertsonalizatua sortzeko aukera ematen die.
Europar Batasunak diruz lagundu eta ziurtatzen duen prestakuntza da, eta EHUko irakasleen zuzendaritza akademikoaren pean gauzatzen da. Hala ere, zuzendaritzan eta irakaskuntzan profesionalek ere parte hartzea aurreikusten da.
Informazio guztia: EHU Prest