euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

EHUk Espainiako gerra kazetaritzako segurtasunari buruz orain arte egindako txostenik osoena aurkeztuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/03/12, 09:15 - 14:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak martxoaren 12an, ostegunean, ‘Caracterización y condiciones de seguridad de periodistas españoles que cubren conflictos internacionales’ (Nazioarteko gatazken berri ematen duten Espainiako kazetarien karakterizazioa eta segurtasun baldintzak) txostena aurkeztuko du. Txosten horretan gatazka belikoak gertatzen diren eremuetan lan egiten duten kazetarien errealitate profesionalari eta segurtasun baldintzei buruzko diagnostiko sakona jasoko da. Azterlanean gerra testuinguruan lan egiten duten 85 kazetari espainiarrek parte hartu dute, erroldaren herenak baino gehiagok, eta gaiari buruz orain arte egindako azterlan osoena da.

Txostenak haien segurtasuna aztertzen du estalduraren fase guztietan —gerraren aurretik, bitartean eta etxera bueltan— eta lan, arlo fisiko, psikologiko zein digitalean; nazioartean bi dimentsio horiek batera jorratzen dituen lehen ikerketa da. Lana ‘Bitartez’ Euskal Unibertsitate Sistemako A kategoriako Ikerketa Taldeak egin du, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko kideek zuzendu eta osatzen dutena. Azterlana JOSAFCON -Journalist Safety Research Project- ikerketa proiektuaren parte da (PID2021-122680NB-I00 financiado por MCIN/AEI /10.13039/501100011033 y FEDER, UE), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatua, eta Leire Iturregui eta María José Cantalapiedra ikerlariek zuzendua.

Informazio gehiago: https://bitartez.eus/proyecto-josafcon-analizara-condiciones-seguridad-periodistas-zonas-conflicto/