euskaraespañol

Redes sociales campusa

EHUk neguko ongietorria emango die nazioarteko ikasleei

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/02/04, 15:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Argazkia: Mitxi. EHU (artxiboa, 2025)

Deskribapena

Otsailaren 4an, asteazkena, 15:00etatik aurrera, Bizkaia Aretoan (Mitxelena Auditorioan), Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) neguko ongietorri-ekitaldia (Welcome Day) ospatuko du, 2025-2026 ikasturteko bigarren lauhilekoan egonaldia egingo duten nazioarteko ikasleei zuzenduta. EHUko hiru campusetako ikasle bisitariak gonbidatuta daude ekitaldi berezi honetara.  Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren International Welcome Centre-ak (IWC) antolatutako ekitaldian EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak, Bilboko alkate Juan Maria Aburtok eta Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreorde Gotzone Barandikak parte hartuko dute. Bertan izango dira, halaber, Noé Cornago, Nazioartekotze zuzendaria; Elena Campo, IWC-eko arduraduna; eta, ESNko (Erasmus Student Network) kideak.

2025-2026 ikasturteko bigarren lauhilekoan EHUn 507 ikaslek egonaldia egingo dute (Arabako Campusean 53, Bizkaian 321 eta Gipuzkoan 132). Hauek Europa, Amerika eta Asiatik etorri dira; guztira 44 lurraldetik, besteak beste, Alemania, Italia, Txile, Mexiko nahiz Hego Korea.

EGITARAUA

  • EHUko errektorearen eta Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordearen ongietorria
  • Euskadi, EHUko campusei eta unibertsitate zerbitzuei buruzko informazioa
  • Erasmus Student Network-en (ESN) aurkezpena eta jardueren eskaintza
  • Txalaparta erakustaldia
  • Luncha
  • Denbora librea beste ikasle batzuekin harremanak egiteko eta hiria bisitatzeko
  • Araba eta Gipuzkoako Campusetara itzultzeko autobusa