EIA21-EHU Arte Lehiaketaren IV. edizioko sari banaketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/06/10, 12:00
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Ribera de Axpe Etorbidea, 11, C1 Eraikina, Astrabudua, Erandio
ART-EIA21 Arte Lehiaketaren IV. edizioko sari banaketa ekitaldia ekainaren 10ean, asteartea, egingo da EIA21 enpresaren egoitza nagusian, Erandion. Lehiaketa hau Estudios e Ingeniería Aplicada XXI S.A. (EIA21) enpresak antolatzen du Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultatearekin elkarlanean, eta helburua unibertsitateko ikasleen talentu artistiko berritzailea aitortu eta sustatzea da.
Laugarren edizio honetan, graduko eta graduondoko ikasleek egindako 77 obra hautatu dira. EIA21eko ordezkariek, Arte Ederren Fakultateko dekano taldeko kideek, Durán Arte y Subastas-eko profesionalek eta bildumazaleek osatutako epaimahaiak honako sariak emango ditu:
Lehen saria: 3.500 euro
Bigarren saria: 1.500 euro
Hirugarren saria: 1.000 euro
Sari banaketaz gain, aukeratutako lanak biltzen dituen erakusketa ere bisitatu ahal izango da. Erakusketa 2025eko irailaren 12ra arte egongo da zabalik, EIA21en egoitzan eta web orrialdiean.