-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Isidro Gil madrildarrak, SICUE programako ikasleak, euskarazko titulua lortu du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/02/16
Isidro Gil, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoko azken ikasturteko ikaslea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean hasi zen ikasten. Erasmus beka bat eskuratzeko ideia buruan zerabilen, baina lehenengo konfinamenduak plana aldarazi zion.
SICUE Mugikortasun Programa aukeratu zuen eta Bilbon ezarri zen, batez ere UPV/EHUn ikasten bazuen enpresetan praktikak egiteko aukera izango zuela ikusi zuelako. Bekaren izapideak egin ondoren (espero baino errazagoak iruditu zitzaizkion), ‘euskal’ etapari ekin zion Bizkaiko Campusean. Berarentzat, esperientzia atsegina izan da hiru Campusetan egiten diren ekimenen berri uneoro izatea, posta elektronikoz edo beste bide batzuen bidez.
Adineko jende gutxiri euskaraz hitz egiten entzuteak harritu zuen (hizkuntzarekin zeukan harreman handiena UPV/EHUn bertan eta autobusean zen). Unibertsitateko doako euskara-ikastaro bat online ikasteko abisua jaso zuenean, ez zuen asko pentsatu. Erasmus beka bat aukeratu izan balu, aukeratutako tokian ere saiatuko zen bertako hizkuntza ikasten. Eta berehala ulertu zuen historia hurbileko une batean euskara gutxiago hitz egiten zela egoera politikoagatik.
Ez du ukatzen ikastea kostatu zitzaiola, baina gogoaren gogoz eta irakaslearen lanaz, egoera leundu egin zen, haren beharra erabakigarria izan baitzen ikaskuntzarako. Nahiz eta onartu euskara ikastea beste hizkuntza batzuk ikastea baino zailagoa dela (zaila iruditzen zitzaion hitzak gogoratzea, bereziki), hizkuntzaren egiturari oso logikoa deritzo.