euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/03/06, 11:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Martxoaren 6an, ostiralean, 11:00etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ekitaldi instituzionala egingo du Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan, Leioan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Ekitaldi horretan unibertsitateko bost profesional omenduko dira bertan, emakumeen eskubideen defentsan egindako lanagatik:

  • Arte eta Giza Zientziak, Maite Muñoz Garcia de Iturrospe
  • Gizarte eta Lege Zientziak, Leire Imaz Zubiaur
  • Osasun Zientziak, Cristina Penas Lago
  • Gizarte eta Lege Zientziak, Jone Miren Hernandez Garcia
  • Ingenieritza eta Arkitektura, Begoña García Ramiro

Omenaldiaren aurretik eta, Marian Iriarte Ormazabal Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordearen, Maggie Bullen EHUko Berdintasunerako zuzendariaren eta Almudena Ramos Uriarte Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoaren hitzaldien ondoren, Berdintasunerako Zuzendaritzaren sariak banatuko zaizkie deialdi hauetako ikasle irabazleei::

  • Francisca de Aculodi Sariaren XII. edizioa, Gradu Amaierako Lanetan (GRAL) genero ikuspegia sartzeari buruzkoa.
  • María Goyri sariaren XIV. Edizioa, master amaierako lanetan genero ikuspegia sartzeari buruzkoa.
  • Micaela Portilla Vitoria Sariaren XIII. edizioa, ikasketa feministei edo generoari buruzko tesi onenarena.

Ekitaldiari amaiera emango dio Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak.

Ondoren, Ane Lindanek bakarrizketa eskainiko du.

*Ekitaldia streaming bidez eskainiko da: https://ehutb.ehu.es/1katea (esteka ez badabil, sartu bilatzailetik).

 

EHUn antolatutako M8aren aldeko beste ekimen batzuk

Ekitaldi instituzionalaz gain, ikastegiek ere hainbat jarduera antolatu dituzte.

Informazio guztia hemen.