2026ko Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna
Noiz eta non
2026/03/06
Deskribapena
Ekitaldi instituzionala
EGUNA: Martxoak 6
ORDUA: 11:00ak
TOKIA: Gradu Aretoa – Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Bizkaiko campusa, Leioa
Ekitaldia Streaming bidez eskainiko da (esteka ez badabil, sartu bilatzailetik).
ORDUA: 11:00ak
TOKIA: Gradu Aretoa – Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Bizkaiko campusa, Leioa
Ekitaldia Streaming bidez eskainiko da (esteka ez badabil, sartu bilatzailetik).
Egitaraua
- Margaret Bullen Berdintasunerako Zuzendariaren ongietorria.
- Almudena Ramos Uriarte Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoaren hitzak.
- Marian Iriarte Ormazabal Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordearen hitzak
- Berdintasunerako Zuzendaritzaren sarien banaketa:
- Francisca de Aculodi sariak.
- Maria Goyri saria.
- Micaela Portilla Vitoria saria.
- Gure unibertsitateko bost profesional omenduko dira, berdintasunean egin duten ibilbideagatik:
- Arte eta Giza Zientziak, Maite Muñoz Garcia de Iturrospe
- Gizarte eta Lege Zientziak, Leire Imaz Zubiaur
- Osasun Zientziak, Cristina Penas Lago
- Gizarte eta Lege Zientziak, Jone Miren Hernandez Garcia
- Ingenieritza eta Arkitektura, Begoña García Ramiro
- Joxerramon Bengoetxea Caballero EHUko Errektorearen hitzak, ekitaldia ixteko.
- 12:00etan – KULTUR EKITALDIA: Bakarrizketa Ane Lindane.
Antolatutako jarduerak
Arte Ederren Fakultatea (Leioa)
- Inkesta: zein emakume artistek egin dioten ekarpen handiena?
Erantzunekin kartel batzuk prestatzen ari gara, bozkatutako artistei eta haiei buruz Liburutegian dauden liburuei buruzko informazioarekin
Farmazia Fakultatea (Vitoria-Gasteiz)
- I. Solasaldia gure gizartean eragina duten emakumeekin: zer galdetuko zenieke? (pdf, 325 Kb)
Sartu zure galderak kutxan…
Martxoak 5. 11:00
Kafetegian - More koloreko loreak dituzten landareak eta gure fakultateko ikerlarien argazkiak jarriko ditugu.
Martxoak 9an landareak oparitu egiten dizkiegu fakultateko emakumeei.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
- Bideoforum: Figuras Ocultas.
NASAn lasterketa espazialaren garapenean lan egin zuten “kalkulagailuak” deitutako emakume matematikarieni buruzkoa.
Pelikula ondoren eztabaida irekia egongo da, pelikulan agertzen diren gai desberdinen inguruan: generoari lotutako aurreiritziak, arrazakeria edo pribilegioari lotutako itsutasuna, besteak beste.
Martxoak 5. 15:00 - Tailerra: Genero ikuspegia unibertsitate bizitzan
Martxoaren azken astean
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Lodifobiaren aurkako unibertsitate jardunaldia
Martxoak 4. 10:00-13: 00
Auditorioan
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Vitoria-Gasteiz)
-
Martxoaren 8ko 2. lehiaketa (pdf, 229 Kb)
Martxoaren 8a dela eta, helburua gai honekiko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatzea da, ahal den neurrian, gure ingurune hurbilenari begiratuz.
Informatika Fakultatea (Donostia/San Sebastián)
- Mahai-ingurua: EHUko Informatikak 50 urte 5 emakumeren begirada (pdf, 4,4 Mb)
Martxoak 4. 18:00-20:00
Ada Lovelace Aretoan
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Donostia/San Sebastián)
- Liburu erakusketa
Martxoaren 2tik 13ra
Liburutegian
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Leioa)
- M8-aren historia-bideoa
Bideoa martxoaren 5ean maila guztietako ikastalde bakoitzaren lehenengo orduan proiektatzea
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola (Vitoria-Gasteiz)
- Sareak ehunduz
Guztion artean zinta bat ehuntzea tonu more/liletan, eta eguna iristean, zinta horiek Eskolan jarriko ditugu sare horiek sinbolizatzeko.