-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Erasmus Mundus Master Day
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/11/22, 11:45 - 14:00
Ordutegia
Asteazkena
Kokapena
Online
Deskribapena
Azaroaren 22an, asteazkena, 11: 45ean, Erasmus Mundus Master Day topaketa egingo da. Ekitaldia birtualki egingo da (online) eta bertan Erasmus Mundus zigilua duten UPV/EHUko masterren eskaintza aurkeztuko da, Europar Batasunak graduondoko hauei eskaintzen dien kalitate handiko bereizgarria.
Master horiek nazioarteko ikasketa programa prestigio handikoak dira, goi-mailako hezkuntza-erakundeen nazioarteko partzuergo batek eskaintzen dituenak. Ikasketak gutxienez Europako bi herrialdetan egiten dira.
Master horiei esker, ikasleek izen handiko unibertsitate-programa europarretan parte har dezakete, eta, horrela, aukera izango dute hainbat lekutako ikasle eta irakasleekin prestakuntza-esperientziak partekatzeko eta egungo mundu globalean ezinbestekoak diren gaitasunak garatu ahal izateko.
Europar Batasunak diru-laguntzak ematen ditu programan parte hartzeko, bidaietarako eta mantenurako.