-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Neuropsikiatriako Espainiako Elkartearen 2025eko Mendeurreneko XXIX. Kongresua
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/06/05 Noiz arte: 2025/06/07, 08:30 - 14:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Osasun mentaleko 700 profesionalek programa terapeutikoak eta esku-hartze komunitarioko proposamen berriak aztertuko dituzte Bilbon
Espainiako Neuropsikiatria-Osasun Mentaleko Profesionalen Elkartearen (AEN-PSM) XXIX kongresuak askotariko gaiei buruzko hausnarketa egingo du: jokabide suiziden prebentzioa, haur eta gazteen osasun mentala, bakarkako eta taldeko psikoterapiak, identitateak eta aniztasun sexuala, Adimen Artifiziala eta subjektibotasuna edo sufrimendu psikikoa eta bazterketa soziala. Kongresuan osasun, hezkuntza eta
gizarte arloko hainbat profesionalek hartuko dute parte, Espainiakoak zein nazioartekoak, eta ekainaren 5etik (osteguna) 7ra (larunbata) egingo da, Bilboko Bizkaia Aretoan.
Horrez gain, AEN-PSM elkartearen “Konplexutasunaren paradigma” Kongresuan elkarteak berak bultzatutako hiru ikerketen emaitzak ere aurkeztuko dira: “Indarkeriak haurtzaroan eta nerabezaroan”, “Babesgabetasunaren Klinika eta zaintzaren etika: osasun mentala eraikuntza kolektibo gisa” eta “Taldeak osasun mental komunitarioaren eremuan: egungo erronkak eta ikuspegiak”.
AEN-PSM elkartea 1924ko abenduan sortu zen, eta osasun mentala eta osasun publikoa artatzeko sistema publikoa defendatzen ditu, norbanakoaren eta biztanleriaren osasun mentala sustatzeko oinarrizko tresna gisa. Era berean, giza eskubideak errespetatzen dituzten osasun mentaleko zerbitzuak sustatzen ditu,
hertsadurarik gabekoak, eta osasun mental kolektiboan esku hartzeko estrategia bat, diziplinartekoa, lehen pertsonako esperientzia eta inplikatutako eragileak kontuan hartuko dituena. Administrazioarekiko, alderdi politikoekiko eta industria farmazeutikoarekiko duen independentzia ere babesten du AENk.
Kongresua Osasun Mentalaren Elkartea-Asociación de Salud Mental y Psiquiatría Comunitaria (OME) elkartearen babespean egingo da, AEN-PSM Euskadiko eta Nafarroako ordezkaritza, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) lankidetzan. Inaugurazioan parte hartuko dute Belén González Osasun Ministerioko Osasun Mentaleko Ordezkariak, Amaia Arregi Bilboko Udaleko Lehen Alkateordea, Lore Bilbao Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea, Aitziber Mendiguren Ordorika EHUko Koordinazio eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordea eta María Fuster Espainiako Neuropsikiatria Elkarteko lehendakariak.
Kongresuaren inaugurazio-solasaldian, AENren 100 urteak aztertuko dira, zuzendaritza-batzordeetako emakumeen begiradaren bidez, eta kongresuan zehar “AEN-PSM. Etorkizuna duen osasun mentaleko historia” kartel eta argazkien erakusketa ere ikusi ahal izango da. Erakusketa hau interes historikoko beste irudi batzuekin, proiekzioekin eta arte psikopatologikoarekin osatuko da.
Informazio gehiago hemen.