euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Arkitekturako ikasleak, ‘igeltsero’ egun batez

Noiz eta non

2018/05/11, 09:00 - 00:00

Kokapena

Gipuzkoa

Deskribapena

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko hirugarren mailako Eraikuntza II irakasgaia ikasten duten ikasleek beren eginkizunak LHII Eraikin Adimendunen Garapen Iraunkorra-EAGI zentroko ikasleekin trukatuko dituzte eta azken horien aginpean, etorkizuneko arkitektoak ‘igeltsero’ bilakatuko dira egun batez. Honela, eraikuntza teknika ezberdinak aplikatuko dituzte masa, pladur, adreiluak eta abar erabiliz… EAGIko Lasarte-Oriako egoitzan (Donostia Etorbidea, 5). Arkitekturako 80 ikaslek parte hartuko dute, guztira, Lauren Etxepare, Iñigo Lizundia eta Itziar Rodriguez irakasleek lagunduta.

Halaber, eta bi erakundeen arteko lankidetzaren baitan, Arkitekturako ikasle horiek, ikastegiko aipatu irakasleekin batera, Passivhaus etxe proiektuak aurkeztuko dituzte EAGIra eginiko bisitaldian. Etxe horiek hutsik gertuko energia kontsumoa dute, emaitza bikainak lortuz energia eraginkortasunari dagokionez. Beren proiektuak laugarren lauhileko honetan zehar landu dituzte ikasleek, irakasgaiko praktika nagusi gisa, eta EAGIko ikasleen balorazioa entzungo dute. EAGIko ikasleek notarik onena lortzen duen proiektua eraikiko dute datorren urtean, erakundearen egoitzan bertan, Arkitekturako taldearen zuzendaritzapean. Gure gogoa da lehiaketa urtero egitea, etxe berria eraikiz aurreko urtekoa bota eta gero. Lehen edizio honetan bulego bat, komuna eta biltegi txiki bat izango zuen 30 m2ko eta solairu bakarreko enpresa gune bat diseinatu behar izan dute Arkitekturako ikasleek.