euskaraespañol

Redes sociales campusa

Euskal Herriko Unibertsitateak masterren eskaintza aurkeztuko du onlineko EHU Master Week-en

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/03/03 Noiz arte: 2026/03/05

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak 2026-2027 ikasturterako masterren eskaintzaren berri emango du EHU Master Week 2026 azokan, martxoaren 3tik 5era egingo den ekimen birtualean. Hiru egun horietan, EHUko 140 master baino gehiagoren arduradunek zuzenean argituko dituzte konektatzen direnen zalantzak CHAT sistemaren bidez. Hala ere, plataforma martxoaren 2tik 24ra egongo da erabilgarri. 

Azoka martxoaren 3, 4 eta 5ean egongo da irekita ordutegi jarraituan. Parte hartzeko, erregistratu egin behar da, eta, izen-ematea osatu ondoren, erabiltzaileek gehien interesatzen zaizkien masterrei buruzko informazio guztia eskuratu ahal izango dute: liburuxkak, bekak, matrikula datak…

Fakultate bakoitzak bere ordutegia izango du, goizez eta arratsaldez. Gainera, aurretiko izen-ematea, onarpena eta matrikulari buruzko zalantzak argitzeko, Chat orokorra egongo da eskuragarri hiru egunetan 9:00-14:00 eta 15:00-19:00 ordutegian.

Master eskaintza kontsultatzeko eta txatetan parte hartzeko, kontsultatu ordutegiak: EHU Master Week

2026-2027 ikasturterako EHUko unibertsitate masterretan aurretiko izen-ematea egiteko epea martxoaren 2tik 27ra izango da: Aurretiko izen-ematea eta onarpena - Masterrak eta Graduondokoak - EHU