Izen ematea, onarpena eta plaza erreserbatzea (2023/2024 ikasturtea)

Masterren izen ematea, onarpena eta plaza erreserbatzea (2023/2024 ikasturtea)

Izena ematea

Izena emateko 3 epe. Master bakar bat aukeratu ahal izango da epe bakoitzean:

  • Martxoaren 1etik 31ra.
  • Maiatzaren 29tik ekainaren 2ra.
  • Uztailaren 7tik 11ra.

Garrantzitsua da lehenengo epean izena ematea, epe horretan izena ematen duten ikasleek lehentasuna izango baitute plazak esleitzeko orduan.

Online izen emateko plataforma

2. eta 3. epeak irekiko dira plazak bete gabe dituzten Masterretarako. Aurreko epeetan plaza erreserbatu ez dutenek izena eman ahal dute.

Epea irekitzen duten Masterren zerrenda webgune honetan kontsultatu ahal izango da.

Maiatzean plaza erreserbatzeko lehen aukera eta uztailean matrikula. Matrikula egiteko epe zehatzak ikastegi bakoitzak argitaratuko ditu bere webgunean.

Dokumentazioa

Dokumentazio orokorra:

Homologatu gabeko atzerriko titulazioa duten ikasleek, lehenago aipatutakoez gainera, beste dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  • Titulazioa EGMHEko herrialde bateko unibertsitate batek eman badu:
    • Unibertsitate titulu ofiziala, edo titulua eskatu izanaren agiria, eta horren zinpeko itzulpena EAEko hizkuntza ofizial batean (euskara edo gaztelania). Agiria ingelesez badago ez da beharrezkoa zinpeko itzulpena.
      Izena eman ahal izango da ikasketak amaitu gabe izan arren, baina Ikasketak amaitu izanaren erantzukizunpeko adierazpena (docx, 25 Kb) aurkeztu beharko da. Halakoetan, onarpena baldintzatua izango da, eta titulua lortu ondoren egiaztatu egin beharko da, matrikula egiteko epearen barruan, masterraren ardura daukan ikastegian.
    • Aurkeztutako titulazioak kasuan kasuko herrialdean masterreko ikasketetan sartzeko aukera ematen duela egiaztatzen duen dokumentua. Egiaztapena bi modutan egin daiteke:
      • Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, non adieraziko den egindako ikasketek herrialde horretan master bat egiteko aukera ematen duten.
      • Ikasleak idatzi eta sinatutako agiria, non adieraziko diren informazioa egiaztatzen duten iturriak (webguneak, etab.), bai eta aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela dioen zinpeko adierazpena ere.
    • Espediente akademiko ofiziala eta espedientearen zinpeko itzulpena, EAEko hizkuntza ofizialetako batean (euskara edo gaztelania). Agiria ingelesez badago ez da beharrezkoa zinpeko itzulpena. Espedientean agertu beharko dira irakasgaiak eta lortutako kalifikazioak. Dokumentu hori jatorrizko unibertsitateko agintari akademikoek eman eta izenpetu beharko dute, eta zigilua jarri.
  • Titulazioa EGMHEtik kanpoko herrialde bateko unibertsitate batek eman badu:
    • Unibertsitate titulu ofiziala legeztatua/Hagako zigiluarekin aurkeztu behar da.
    • Espedientean agertu beharko dira irakasgaien ordu kopurua.
    • UPV/EHUn masterrak egiteko UPV/EHUko Graduondoko Batzordearen baimena. Baimen horrek ez dauka zerikusirik onarpen prozesuarekin. Informazio gehiago “Prozedura osoa (pdf, 155 Kb)” dokumentuan.

Onarpena

Online izen emateko plataforma-n Masterrean sartzeko baldintzak betetzen diren ala ez kontsultatu ahal izango da, egutegian (pdf, 548 Kb) dierazitako datetan.

Informazio hori argitaratuta, plazak esleitu eta erreserbatzeko prozesuari ekingo zaio.

Onartutako eskariei eta itxarote zerrendari buruzko informazioa Online izen emateko plataforma-n kontsultatu ahal izango da, egutegian (pdf, 548 Kb) adierazitako datetan.

Onartutako pertsonek plaza erreserbatu beharko dute hiru laneguneko epearen barruan. Hala egin ezean, onarpena baliogabetu egingo da.

Informazio osagarria