euskaraespañol

Redes sociales campusa

Gure txokoak: Bizi eta partekatzen diren lekuak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/02/23

Ainhoa Novo-Arbona, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko pasilloetako batean. | Argazkia: Unai Zorriketa. Komunikazio Bulegoa UPV/EHU.

Batzuetan, lekuak ez dira barruan dutena, baizik eta nola bizi diren eta nola partekatzen diren. Unibertsitateko nire txokoa nire bulegoa dagoen pasilloa da. Ez du kanpoko argirik, baina bizitzaz beteta dago. Agian, itxuraz, ez du inora eramango, eta, horregatik, nekez zapalduko duzue, gu beren-beregi ikustera etorri ezean. Baina hori egiten baduzue, korridore txiki jendetsu bat aurkituko duzue, diziplina anitzeko galeria bat Zientzia Politikoan, Nazioarteko Harremanetan, Administrazio Zuzenbidean, Merkataritza Zuzenbidean edo Ikus-entzunezko Komunikazioan adituak diren pertsonekin. Elkarrizketa aberasgarri eta ikaskuntza informalerako aukera bihurtzen den lekua. Halaber, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak arbuiatzen dituen pasabide feminista da.

Eguneko orduek aldatu egiten dute. Ate erdi irekien artetik ihes egiten duen lehen “egun on” baten ondoren, fotokopiagailurako paseoak eta ikaslearen asebetetze-hasperenak datoz, beste korridore batzuetatik jiratzeaz nekatuta, gure ateraino iristen baitira.

Eguerdian, bazkaltzera joateko korrika txikia, goizeko nobedadeak partekatuz, eguneko momenturik onena. Arratsaldean, garbitzaileak etortzen dira, eta, pixkanaka, ateen soinua ixten joaten da. Eperen batekin borroka egiten dutenek mugikorreko linterna erabili beharko dute, arratsaldeko azken orduan dena ilun bihurtu baita. Agian korridore batek ez dirudi leku bat, baina niri beti ematen dit irribarrea niregana itzultzeak. Korridoreak, gure txokoa unibertsitatean.

Leku hori aukeratu du Ainhoa Novo-Arbonak, Politika Zientzia eta Administrazio Saileko irakasle agregatuak. Bera da aurreko lerroen egilea ere. 

Nola iritsi: 43°19'52.2"N 2°58'00.8"W