-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Mugikortasun programetako ikasle bisitariei agur esateko ekitaldia
Noiz eta non
2022/06/03, 11:30
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostiralean, ekainaren 3an, 11:30etan, Ignacio Mª Barriola Zentroaren aretoa nagusian, Donostian, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) mugikortasun programetako ikasle bisitariei agur esateko ekitaldia egingo du.
Ekitaldian honako hauek hartuko dute parte: Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak eta Junkal Gutierrez Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak.
Ikasle batzuek ere hartuko dute parte ekitaldian, kontatzeko nolakoa izan den UPV/EHUn bizi izan duten esperientzia; unibertsitateak bere esker ona adieraziko dio ESN elkarteari, ikasleei ematen dien laguntzagatik; eta euskal herri kirolaren erakusketa bat egingo da, ikasleek parte hartu ahal izango dutelarik.
EGITARAUA
-Ongi etorria. Nerea Aurrekoetxea, Harrera Bulegoak koordinatzaileen agurra
-'Nire mugikortasun esperientzia’, UPV/EHUko mugikortasuneko ikasleena
-Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordearen agurra
-Etxepare Institutuaren aurkezpena
-ESN elkarteak egiten duen lana aitortu
-Oparien zozketa
-Errektoreak, ekitaldia ixtea
-Argazki ofiziala
-Euskal dantzen erakustaldia (Eskola Dantza Taldea)
-Pintxoak eta euskal musika tradizionala (Roberto eta Miren Etxebarria, trikitrixa)