Ikasle Kontseilu berriko kideei harrera egin die errektoreak
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/09

NON: Bizkaia Aretoa NOIZ: 2025eko urriaren 8a NORK: Komunikazio Bulegoa. EHU
Ikasle Kontseiluak Lehendakaritzarako eta Batzorde Iraunkorreko hauteskundeak igaro berri, eta behin betiko aldarrikapenaren ostean, Iñigo Ugedo Vicarioren taldearekin bildu dira Joxerramon Bengoetxea EHUren errektorea eta Asier Blas Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordea.
Hizpide izan dituzte EHUren estatutu berrien oinarriak, Euskal Unibertsitate Legeak unibertsitate publikoaren nahikotasun finantzazioa bermatzearen garrantzia, matrikulen prezioak eta beken sistema, besteak beste.
Ikasle Kontseiluak eskuartean dituen erronken artean aipatu dira Ikasle Kontseilua hiru campusetan indartzea eta Ikasletxearen aktibitatea eta espazio komunen bizitza areagotzea.
Urriaren 29an agerraldi parlamentarioa egingo duela jakinarazi dio talde berriak errektoretzari.
Ikasle Kontseiluko Lehendakaritza
- Lehendakaritza: Iñigo Ugedo Vicario
- Idazkaritza: Ocón Sáenz Sáenz
- Diruzaina: Joan Arregui Prieto
- Lehendakariordetzak:
- Lehen Lehendakariordetza eta Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Lehendakariordetza: Saioa Jiménez San Martín
- Unibertsitate Politikako Lehendakariordetza: Martxel Zamora Diaz
- Kanpo Harremanetarako Lehendakariordetza: Gilber Eddy Rosario Gómez
- Araudi eta Kudeaketa Juridikoaren Lehendakariordetza: Haitz Gaztelurrutia Simón
- Barne Koordinaziorako Lehendakariordetza: Valerie Martínez Pertuz
- Partaidetza eta Unibertsitate Bizitzarako Lehendakariordetza: Inés Arasco Sánchez
- Gardentasunerako eta Eraldaketa Digitalerako Lehendakariordetza: June Garmendia Duarte
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus










