-
Franco: Historia y/o relato moral
-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
Gorozkietan ezkutuan dagoen DNAk erakusten du iberiar otsoaren dieta
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
Ikimilikiliklik ikuskizuna (Loraldia)
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/01/13, 12:00
Kokapena
Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Jatorrizko Ikimilikiliklik-ekin elkarrizketan sorturiko ikuskizuna. Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta IKIMILIKILIKLIK izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile honek diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea… baita txalapartaren erabilera berri bat.
Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu zuten eta nazioarteko onespena jaso zuten. Bost hamarkadaren buruan, Loraldiak garai hartako esperimentazio joera bereganatuko du eta ikuskari berri bat aurkeztuko du. XXI. mendeko Ikimilikiliklik.
IZENA EMATEA beharrezkoa da gonbidapena lortzeko. Epea abenduaren 20ra arte.