euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

ILENIA: Hizkuntzen sustapena Adimen Artifizialean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/11/04, 08:30

Kokapena

Comedor Real - Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

ILENIA Proiektuak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hizkuntza Teknologiako  Zentroak (HiTZ), hizkuntzaren ekonomia berria eraldatzen ari diren teknologia digitalei buruzko jardunaldia antolatu dute.

Ekitaldian egongo dira:

  • Aitor Aldasoro Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
  • Igone Zabala Unzalu, Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako errektoreordea.
  • Eneko Agirre Bengoa, HiTZ zentroko zuzendaria.
  • German Rigau Claramunt, HiTZ zentroko zuzendariordea.

Jardunaldian zehar, estatuko hainbat ekimen publiko aurkeztuko dira, baita ILENIA proiektuaren barruan garatutako bost prototipoak ere LATXA euskarazko hizkuntza eredua oinarri hartuta:

  • AhoMyTTS Kalitate handiko ahots sintetiko pertsonalizatuak lortzeko plataforma eta aplikazioa da. Ahozko ezintasunak dituztenei edo ahoko ezintasunak eragiten dituzten endekapenezko gaixotasunak dituztenei zuzenduta dago bereiziki – EHUko HiTZ Zentroa.
  • CheckeApp aplikazioak berrien egiazkotasuna adimen artifizialaren bidez konprobatzen du. Kontsultatu beharreko iturriak hautatzen ditu eta bilaketa galdera espezifikoekin pertsonalizatzeko aukera ematen du - SURLABS
  • Kazetarien laguntzaileak informazioa bilatu, sortu eta transkribatzeko diseinatuta dago. Hiru atal  nagusi ditu: Argiako albisteetan oinarritutako hemeroteka,  testu-sortzailea eta elkarrizketen transkripzio  automatikoa – Ametzagaiña.
  • NatalíAk 112 larrialdi-zerbitzuetako telefono-agenteei hizkuntza-laguntza ematea du eginkizun nagusi. Larrialdi-egoera batean deitzaileak emandako informazioa interpretatzea errazten du, eta denborak bizitza salbatu dezakeen egoera batean erantzuna arintzen du - Natural Speech.
  • Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren (GAO) edukira azkar eta eleaniztasunez sartzeko aukera ematen du. Hizkuntza naturalaren bidez xedapenak, dekretuak edo iragarkiak bilatzea errazten du, laburpen ulergarriak eta iturri ofizialetarako lotura zuzenak eskainiz - LKS Next GobTech Euskadi.
  • BlokLM erabiltzaileei beren dokumentuak antolatzen, ulertzen eta laburtzen laguntzeko diseinatua dago. Laguntzaile birtual baten gisa lan egiten du, galdera-erantzunak, laburpenak, FAQak, kontzeptu-mapak eta podcast moduko audioak sortuz – Orai NLP.