IMH Campuseko diploma banaketa ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/11/14, 18:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Azaroaren 14an, ostirala, 18:00etan, IMH Campus-eko Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren, unibertsitate tituluen diploma banaketa ekitaldia egingo da. Zentro hau Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik.
Ekitaldian parte hartuko dute: Ainhoa Berasaluze Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako errektoreordeak; Ion Zubiaurre Elgoibarreko alkate ordeak; Sara Urionabarrenetxea Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendariak; Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Internazionalizazioko zuzendariak; Josu Riezu AFM Clusterreko pertsonal arloko zuzendariak; eta, Edurne Iturbe Ingeniaritza Dualaren Eskolako zuzendariak.
Egitaraua
Ongi etorria eta agur instituzionalak:
- Edurne Iturbe Ingeniaritza Dualaren Eskolako zuzendariaren ongietorria.
- Ion Zubiaurre Elgoibarreko alkate ordearen hitzak.
- Josu Riezu AFM Clusterreko pertsonal arloko zuzendariaren hitzak.
Espediente onenen aipamenak.
Ikasle ohi ordezkariaren hitzak.
Tituluen banaketa.
- Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Internazionalizazioko zuzendariaren hitzak.
- Sara Urionabarrenetxea Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendariaren hitzak.
- Ainhoa Berasaluze Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako errektoreordearen hitzak (Itxiera).
Musika emanaldia Brilet-gu taldearen eskutik.
Talde argazkia