IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako promozio berria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/11/25
IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako diplomak banatu ziren eta aitortza egin zien Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko eta Digital Manufaturing Unibertsite Masterreko ikasleei. Horrez gain, aipamen berezia izan zuten (espediente onenak): Lucia Gandiaga (Berrikuntzako Ingeniaritza Gradua) eta Xabier Caballero (Fabrikazko Digitalaren Masterra). Ekitaldian Lucía Gandiagak Formazio Dualaren Ereduari buruzko bere bizipenak eta eskertza adierazi zituen, ikasle ohien ordezkari gisa. Bestalde, Euskal instituzioetako ordezkariek eta Edurne Iturbe Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolako zuzendariak zorion mezuak eman zizkien titulatuei: Ainhoa Berasaluze EHUko Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako errektoreordeak; Sara Urionabarrenetxea Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendariak, Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako Zuzendariak, Ion Zubiaurre, Elgoibarko alkate ordeak eta Josu Riezu, AFM Clusterreko pertsonen arloko zuzendariak. Ekitaldia Elgoibarko Brilet talde akustikoaren emanaldiarekin amaitu zen.
