-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Teknika berri batek ozeanoen oinarri diren mikroorganismoen ezkutuko mundua ekarri du argitara
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
Itsasoaren ordainak
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2021/10/25
NON: Plentziako Itsas Estazioa. NOIZ: 2021eko urriaren 21a. NORK: Ibon Cancio. Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila.
Plentziako Itsas Estazioak (PiE-UPV/EHU) 10 urte bete behar ditu 2022an, eta itsasoaren ondoan egotearen ajeak nabariak dira gure balkoi eta hormatan. Hori da UPV/EHUko ikerketa-zentro bikain honek itsasoari pultsua itsasotik bertatik hartu ahal izateko Naturari zor diogun ordaina. Berdina gertatu zaio aste hauetan konpontzen ari diren Plentziako badiako kai-muturrari. Eutsiko diogu, beren lehen mendeurrena betetzear dagoen gure eraikin zoragarri hau behar bezala sendatuz eta txukunduz, Nazio Batuen Ozeanoen Zientziaren 2021-2030 Hamarkadaren erronka kitzikagarriak gogoz eta ilusioz heltzeko gertu jarrai dezala.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus