euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kirolaren eguna Arabako Campusean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/09/25, 10:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Kirolaren Europako Astearen barruan antolatutako jardueren barruan, Arabako Campusak Kirolaren Eguna ospatuko du ostegunean, irailak 25. Hainbat kirol egin ahal izango da, 10:00etan hasi eta 14:00ak arte, besteak beste, mahai tenisa, euskal pilota, badmintona, arku tiroa, herri kirolak eta kirol inklusiboa

Unibertsitate campuseko hainbat gune baliatuko dira egunean zehar, unibertsitate komunitatearen kirol jarduera fisikoetan parte hartzea bultzatu eta sustatzeko helburuaz. Helburua da ariketa fisikoan eta elikadura egokian oinarritutako bizitza osasungarriaren aldeko jardunaldia, kirolak jasangarritasunari eta populazio ahuleko taldeen inklusioari dagokienez susta ditzakeen balio positiboak nabarmenduz.

Esteka honetan kontsulta daitezke antolatutako jarduerak.