euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kongresua

Kulturartekotasuna, Jasangarritasuna eta Lehen Haurtzaroa (0-3)

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/11/24 Noiz arte: 2025/11/25

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Azaroaren 24 eta 25ean 'Kulturartekotasuna, Jasangarritasuna eta Lehen Haurtzaroa 0-3 (SUSIEE)' nazioarteko kongresua antolatuko da Bizkaia Aretoan. 

SUSIEE Europar Batasunak finantzatutako nazioarteko proiektu bat da, EHU buru duena eta Haurreskolen sareak eta Katalunia, Italia eta Hungariako beste bazkide batzuek ere parte hartzen dutena. Haur Hezkuntzarako (0-3 urte) kulturarteko metodologia jasangarri bat garatzea du helburu, hezkuntza-baliabide inklusibo eta irisgarriak sortuz, hezkuntza-langileak prestatuz eta familiei lagunduz.

Lehen jardunaldian (azaroak 24), harrera instituzionala egingo da Begoña Pedrosa Hezkuntza Sailburua eta Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorearen eskutik. Ondoren, SUSIEE proiektuaren aurkezpena egingo dute Monike Gezuraga eta Leire Darretxe proiektuaren koordinatzaileek, eta Noelia Ceballosek hitzaldia eskainiko du hezkuntzan zaintzaren pedagogiaren garrantziaz. Kafe-atsedenaren ostean, mahai-inguru bat egingo da gizarte inklusiboago bat bizitzako lehen urtetatik nola eraiki eztabaidatzeko. Arratsaldean, “Txokoz txoko museoa” izeneko jarduera izango da haur-eskoletako esperientzia jasangarri eta kulturartekoak ezagutzeko.

Bigarren jardunaldian (azaroak 25), bi mintegi egingo dira: bata kulturartekotasunari buruzkoa eta bestea jasangarritasunari buruzkoa. Atsedenaldiaren ondoren, La Xixa taldearen ekitaldi kulturala izango da, gatazkaren inguruko teatro-foro bidez. Amaitzeko, kongresuaren ondorioak eta itxiera egingo dira koordinatzaileen eskutik.