Lehen Hezkuntza Graduaren graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2022/06/17, 17:30
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, ekainaren 17an, 17:30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola zentroko areto nagusian, Donostian, 2021-2022 ikasturtean Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Lehen Hezkuntza Graduan titulatutako 160 pertsonak graduatzeko ekitaldia egingo da.
Ekitaldiaren buru Agustin Erkizia campuseko errektoreordea zein Beñat Amenabar Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa izango dira eta lagun izango Imanol Vela (promozioaren aitabitxia) eta Onintza Odriozola (promozioaren amabitxia) irakasleak, baita Maitane Iglesias eta Asier Diaz ikasleak. Musika emanaldi batek ekitaldiari amaiera emango dio.
EGITARAUA
-UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzak
-Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoaren hitzak
-Promozioaren aitabitxiaren hitzak
-Promozioaren amabitxiaren hitzak
-Tituluen banaketa
-Ikasleen ordezkarien hitzak
-Musika emanaldia (amaiera)